|
|
|
|
|
|
I.E.S (I.T.S.) Hostelería
Ostalaritza BHI (ITB), Gamarrako Ostalaritza Eskola izenaz
ezaguna, 1988an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailaren ekimenez sortutako ikastegi publikoa da. Gasteizen
kanpoaldean dago, Gamarran.
ITS Ostalaritza ITB-ren zeregina hauxe da: enpresa mundura edo norberaren
negozioa sortzera lehiakortasunez iritsiko diren pertsona eta profesionalak
trebatzea.
Horretarako, ondoko lan-ildoari jarraitzen diogu:
- Irakaskuntza-prozesua garatzea.
- Hezkuntza-berrikuntzen ikaskuntza zabala.
- Prozesu guztietan kalitatea bermatzeko metodologia eta sistemak
aplikatzea.
- Instalazioak egoki ekipatzea.
- Irakasleen trebakuntza eta talde lana sustatzea ikastegiaren antolakuntza
hobetzeko.
- Ostalaritza sektorearekiko harremana sustatzea ikasleen laneratzea
ahalbidetzeko.
- Ikasleak bere trebakuntzaren gainean dituen iguripenei arreta egitea.
|
| |
Gamarrako Ostalaritza Eskolak teknikari ofizial
titulua ematen du, Hezkuntza administrazioak onartzen duen bakarra
da eta, sarri askotan, ezinbesteko baldintza da enplegu eskaintza
publikora iristeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren mendeko
ikastegi publikoa denez, matrikulazioa doakoa da. Bestalde,
garrantzitsua da jakitea, jatetxeko teknikari espezialista ofizialaren
tituluak ostalaritza arloko trebakuntza-zikloak emateko gaitzen
duela, eta horrek lanpostua bilatzeko bidea zabaltzen du. |
| |
|
|
|