Eskola praktikoak dira gure irakaskuntza-sistemaren oinarria. Eskola horiek ostalaritzako profesional batek egin ohi dituen ohizko zereginen ahalik eta antzekoenak izan daitezen, jatetxe baten oso antzekoa den lan-giroa sortu dugu, tutore lana azpimarratuz, ikasleak, une oro, irakasle baten babesa eta laguntza izan ditzan.

Gamarrako Ostalaritza Eskolak jendeari eskaintzen dion zerbitzu hori ohizko jatetxe batean eskaintzen den zerbitzuak osatzen du, hala nola:
- Eguneko menua duen jatetxea.
- Kartako jatetxea.
- Buffet erako jatetxea.

Zerbitzu horiek asteartetik ostiralera eskaintzen dira, 13etatik 15etara. Zerbitzu horiek erabiltzeko, aurretiaz telefonoz deitzea gomendatzen da: 945-258025.
Eskolak kanpora eskaintzen dituen bestelako zerbitzuak ere badaude:
- Eramateko janaria.
- Gozogintza eta pastelgintza.

Ikastegiaren jarduera-ordutegia dela eta, horrek barneko jantoki-zerbitzua eskaintzen du ikastegiko ikasle eta gainerako langileentzat.
 
 
hasiera   |   e-maila   |   castellano   |   lan-poltsa