Etengabeko trebakuntzan jardunean dauden profesionalentzako birziklapen ikastaroak ematen dira, oro har HOBETUZ moduko erakundeen babespean. Ikastaro horien helburua langilean gaitasuna handitzea da teknologia berrietara egokituz, halaber, lanpostuaren beraren berezko zereginetarako prestatzea, lanbide koalifikazioa, eta horrekin, lan mundurako iguripenak hobetzeko.

Lanerako Trebakuntza langabetuentzako ikastaroak dira, oro har, Arabako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren babespean. Ikastaro horien helburua pertsona horiek eskaera handiko lanen batean profesionalizatzea da, horrela lan munduan errazago sartzeko.

05/06 Ikasurtean lekurik gabe gelditu eta baita ere berriak diren ikaasleentzat, 06/07 ikasturterako aurrematrikulazioa 2006-ko Otsailaren 6-tik aurrera zabalduko da.

Interesaturik daudenak, BHI GAMARRA OSTALARITZA-ko idazkaritzatik pasatu beharko dira, 09,00-tik, 12,30 tarako ordutegian, eta Astelehenetik Ostiralera, Ana Lazkano-gaitik galdetu.

 

 
  Bi Trebakuntza ereduak Lanbide Heziketako Euskal Planeko Koalifikazio Sisteman sartuta daude (MODULU KATALOGOA).

Maila bakoitzeko taulak ikusteko, ondoko menuetan sakatu:
 
 
 
   
 
hasiera   |   e-maila   |   castellano   |   lan-poltsa