Lantokiko prestakuntza (LP), “enpresetako praktikak” izenarekin ere ezagutzen dena, enpresak berak ematen duen modulua da. Modulu hori derrigorrez egin behar dute Trebakuntza Zikloetako ikasle guztiek dagokien titulua lortzeko. Bigarren ikasturteko azkeneko hiruhilekoan egiten da eta hiruhileko osoa irauten du.

LPren helburu nagusiak hauek dira:
- Ikaslearen enpresarekin harremanetan jartzen laguntzea.
- Lortutako ezagupenak praktikan jartzea.
- Ikasleen laneratzea ahalbidetzea. Ikasleetako askok LP egiten duen enpresa berean lortzen du kontratua.

Gamarrako Ostalaritza Eskolakook modulu hori alor bakoitzeko gure inguruko enpresarik adierazgarrienetan egiten ari gara (hotelak, jatetxeak, katerin, okindegi industrialak, gozotegiak...).
 
 
hasiera   |   e-maila   |   castellano   |   lan-poltsa