|
|
 |
|
|
|
 |
Web-orri honetako beste atal batean jakinarazi
genuen bezala, arauzko irakaskuntzaz gain, ikastegi honek prestakuntza-ikastaroak
ere eskaintzen ditu. Ikastaro horiek, kasurik gehienetan, erakunde
publikoren baten dirulaguntza jasotzen dute. Hori dela eta, ezinezkoa
zaigu aurretiaz jakitea hurrengo deialdirako zein ikastaro esleituko
dizkiguten, baina kontuan hartzen ditugu eskolara iristen diren eskaerak
eta proposamenak ikastaroak eskatzean.
Prestakuntza-eskaera hori nolabait jasota eta eskaera egiten duenaren
datuak artxibaturik gera daitezen, zure eskura aurre-matrikularako
formulario bat ipini dugu. Formularioa bete ostean, posta elektroniko
bidez bidal dezakezu zure datuen eta ikastaro bat ala beste egiteko
duzun asmoaren berri jakin dezagun.
Datorren deialdian esleituko dizkiguten ikastaroak zein diren jakin
ez arren, eskaini nahi ditugun ikastaroen berri eman dezakegu, eta
horietan, dagoeneko, egin dezakezu matrikulazioa, baieztatzeko egon
arren.
Datu gehiago izan nahi badituzu, sakatu hemen.
|
| |
|