Gamarrako Ostalaritza Eskolakook badakigu pertsonekiko harremana dela gure jardueraren norainokoa jakiteko biderik onena, horrela, hobetzen laguntzen diguten datuak lortzen baititugu. Horregatik ez dugu guretzat garrantzi handiena duen kolektiboarekiko, hau da, ikasleekiko harremana eten nahi.

Helburu horrekin sortu zen Gamarrako Ostalaritza Eskolako Ikasle Ohien Elkartea. Elkarte horren estatutuetan helburu hauek zehaztu dira:
 · Hainbat jardueraren bitartez, kultura gastronomikoa bultzatzea.
 · Eskolara iristen diren enplegu-eskaerak bideratzea.
 · Ostalari gazteei aukeratutako lanbidean adore ematea.
 · Ostalaritza Eskolaren helburuak lortzeko haren proiektuetan lankidetzan jardutea.

Elkarte horrek Gamarrako Ostalaritza Eskolan du egoitza (Carretera del C.I.R. s/n Gasteiz).
 
 
hasiera   |   e-maila   |   castellano   |   lan-poltsa