Gamarrako Ostalaritza Eskolak hasieratik dihardu Eusko Jaurlaritzako Turismo sustapeneko Sailarekin lankidetzan. Sarritan izan dugu Euskal Herriko eskaintza gastronomikoa egiteko ardura Sail horrek antolatu izan dituen hainbat ekitalditan, estatuan nahiz kanpoko herrialdeetan ere, hala nola, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Argentina, etab.

Jarduera horren barruan, aipatu beharra dago Turismo Sailak Madrilen egiten den Turismo Azokako (FITUR) erakustokian ipintzen duen barraren ardura izaten dugula. Aurten, urtarrilaren 30etik otsailaren 4ra, hain zuzen ere. Erakustoki horretan, Arabako Errioxa ardoak eta gure herriko sukaldaritza sustatzen ditugu, pintxo-aukera zabala eskainiz.
 
 
hasiera   |   e-maila   |   castellano   |   lan-poltsa