Web-orri honetako beste atal batean jakinarazi genuen bezala, arauzko irakaskuntzaz gain, ikastegi honek prestakuntza-ikastaroak ere eskaintzen ditu. Ikastaro horiek, kasurik gehienetan, erakunde publikoren baten dirulaguntza jasotzen dute. Hori dela eta, ezinezkoa zaigu aurretiaz jakitea hurrengo deialdirako zein ikastaro esleituko dizkiguten, baina kontuan hartzen ditugu eskolara iristen diren eskaerak eta proposamenak ikastaroak eskatzean.

Prestakuntza-eskaera hori nolabait jasota eta eskaera egiten duenaren datuak artxibaturik gera daitezen, zure eskura aurre-matrikularako formulario bat ipini dugu. Formularioa bete ostean, posta elektroniko bidez bidal dezakezu zure datuen eta ikastaro bat ala beste egiteko duzun asmoaren berri jakin dezagun.

Datorren deialdian esleituko dizkiguten ikastaroak zein diren jakin ez arren, eskaini nahi ditugun ikastaroen berri eman dezakegu, eta horietan, dagoeneko, egin dezakezu matrikulazioa, baieztatzeko egon arren.

Datu gehiago izan nahi badituzu, sakatu hemen.
 
 
hasiera   |   e-maila   |   castellano   |   lan-poltsa