| |
OINARRIAK:
- Txapelketa Gamarra Ostalaritza Eskolak antolatu du Coca-Cola-ren babespenarekin.
- Lehiaketa ostalaritza arloko profesionalei eta ostalaritza eskoletako ikasleei zuzendua dago.
- Lehen txapelketa hau 2010eko maiatzaren 27an izango da, Gamarra Ostalaritza Eskolako instalazioetan.
IZEN-EMATEAK:
- Parte hartu nahi dutenek apirilaren 19a baino lehen fitxa bat bete beharko dute, eta baita euren curriculum vitae-a eta kalimotxoaren errezeta utzi ere. Hau guztia Gamarra Ostalaritza Eskolako idazkaritzan egin beharko da.
(gamarra@kaioa.hosteleriagamarra.com)
Ondoren adituen batzordeak izena epe barruan eta informazio guztia eman dutenen artean lehen balorazio bat egingo du txapelketako azken fasean parte hartuko duten sei pertsona aukeratuz. Azken fase hori jendaurrean egingo da.
ARAUDIA:
- Partaide bakoitzak hiru kalimotxo prestatuko ditu, bi epaimahaiarentzat eta beste bat erakusketarako.
- Kalimotxoak derrigorrezko bi osagai izango ditu: ardo beltza (gaztea, zaharra edo bestelakoren bat) eta Coca-Cola.
- Gehienez bost osagai izan ditzake kalimotxoak, alkoholak eta bestelakoak barne. Apaingarri moduan erabiliko diren elementuak ez dira osagaitzat hartuko.
- Partaideek edaria prestatzeko behar duten material guztia ekarriko dute: tresneria, erremintak, beirateria, osagaiak…
LEHIAKETAREN GARAPENA:
- Partaideek ostalaritza lanbidean beharrezkoak diren garbitasun neurriak jarraituko dituzte eta itxura ona mantenduko dute uneoro. Hauek guztiak kontuan izango ditu epaimahaiak puntuak ematerakoan.
- Lehiaketa bi fasetan egingo da, hiru pertsona fase bakoitzean. Puntu gehien lortzen duten lehen biak finalera pasatuko dira.
- Lehiaketa hasi baino ordu erdi lehenago zozketa egingo da fase bakoitzean nork hartuko duen parte jakiteko.
- Partaide bakoitzak bi minutu izango ditu ‘mise en place-a’ egiteko eta bost minutu kalimotxoa prestatzeko.
EPAIMAHAIA:
- Epaimahaia eskarmentua eta ospea duten profesionalek eta adituek osatuko dute.
SARIAK
|